ostirala, apirilak 30, 2021

TXITEAN-PITEAN

  DEFINIZIOA :

adb. Lgart. Behin eta berriro, sarritan.


ADIBIDEAK 


 " Txitean-pitean arriskupean, heriotza begiaren aurrean duela."



       FRANTSESAsouvent
      GAZTELANIA : muchas veces,a cada paso
ING       INGELESA : often

osteguna, apirilak 29, 2021

ZAMAU

 DEFINIZIOA :

iz. Bizk. Mahai-zapia


ADIBIDEAK 


 " Bi mahai luze zamauz estaliak."



       FRANTSESAnappe
      GAZTELANIA : mantel
ING       INGELESA : tablecloth

asteartea, apirilak 27, 2021

ARRANTZURA LARRERA JOAN

 DEFINIZIOA :


       Ezinezkoa (edo gehiegi) eskatu.


ADIBIDEAK 


 " Etxe honetan zintzotasuna eskatzea arrantzura larrera joatea bezala da"



       FRANTSESAdemander la lune
      GAZTELANIA : pedir peras al olmo
ING       INGELESA : get blood from a stone

astelehena, apirilak 26, 2021

ANTXUMATU

 DEFINIZIOA :


      du ad. (Besoak edo zangoak) bata bestearen 

      gainean jarri. Ik. besoak gurutzatu.


ADIBIDEAK 


 " Eta zer nahi duzu, besoak antxumatu eta telebistari begira geratzea?"





       FRANTSESAcroiser les bras
      GAZTELANIA : cruzarse de brazos
ING       INGELESA : stan idly by

ostirala, apirilak 23, 2021

EZKONSARI

 DEFINIZIOA :

iz. Ezkontzara emazteak dakartzan ondasunak edo dirua. Ik. dote.


ADIBIDEAK 


 " Zer ezkonsari emango zenioke alabari? "



       FRANTSESAdot
      GAZTELANIA : dote
ING       INGELESA : dowry

osteguna, apirilak 22, 2021

ANTZIGAR

 DEFINIZIOA :

iz. Neguko gau oso hotzetan lurraren eta landareen gainean eratzen den izotz geruza mehea eta zuria. Ik. intzigarizotz zuri.


ADIBIDEAK 


 " Artilea bezala erorarazten du elurra, hautsa bezala zabaltzen antzigarra."

ESAERA ZAHARRA: Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala. 



       FRANTSESAgelée
      GAZTELANIA : escarcha,cencellada
ING       INGELESA : frost

asteazkena, apirilak 21, 2021

TAKAR

 DEFINIZIOA :

adj. Zakarra, latza.


ADIBIDEAK 


 "Lan takar horiek amaitu ezinik dabil"







       FRANTSESAdifficile;dure
      GAZTELANIA : duro;brusco
ING       INGELESA : hard;rough

asteartea, apirilak 20, 2021

TXERPOLARI

 DEFINIZIOA :

1 iz. Herriz herri zirku ariketak eginez ibiltzen den artista.

2 iz. Saltzaile ibiltaria.


ADIBIDEAK 


 " Hasi ziren txerpolariak musika jotzen.."




       FRANTSESAsaltimbanque;camelot
      GAZTELANIA : titiritero;vendedor ambulante
ING       INGELESA : acrobat;peddler

astelehena, apirilak 19, 2021

BURRUNTZALI

  DEFINIZIOA :

iz. Zopa, egoskariak eta kidekoak plateretan banatzeko erabiltzen den koilara handia; koilara horren edukia.


ADIBIDEAK 


 "Bakoitzari burruntzali bete arto eta esne "

ESAERA : 
     
Eltze askotako burruntzaliabesteren kontuetan sartzeko joera duen pertsona.




      FRANTSESA: louche
      GAZTELANIA : cazo
ING       INGELESA : ladle

ostirala, apirilak 16, 2021

LARRIMIN

 DEFINIZIOA :

iz. Arriskuren baten berehalakotasunak eragiten duen larritasuna, eztarria hertsatzen duena.


ADIBIDEAK 


 " Hautatu beharra zen bere larriminaren iturria. "




       FRANTSESAangoisse
      GAZTELANIA : angustia,aflicción
ING       INGELESA : angst,distress

osteguna, apirilak 15, 2021

TXABUSINA

  DEFINIZIOA :

1 iz. Etxean egoteko janzten den jantzi lasaia, gehienetan mahukaduna, aurrealdetik lotzen dena.


ADIBIDEAK 


 " Azpiko arroparen gainetik txabusina jantzi eta pertsiana ireki zuen. "




       FRANTSESA: robe de chambre
       GAZTELANIA : bata, batín
ING        INGELESA : robe

asteazkena, apirilak 14, 2021

INGERADA

 DEFINIZIOA :

iz. Zerbaiten irudia mugatzen duen lerroa. Ik. siluetasoslai.


ADIBIDEAK 


 " Zeharkako argiak nabarmendu egiten ditu objektuen testura eta ingeradak. "




       FRANTSESA: contour
      GAZTELANIA : contorno ( silueta )
ING       INGELESA : outline

TXIRRIKA

 DEFINIZIOA :

1 iz. Ardatz batean kokaturiko gurpila, uztaiaren ildoan soka, kate edo uhal bat daramana, eta zamak jasotzeko edo indarra transmititzeko erabiltzen dena


ADIBIDEAK 


 " Txirrika ildoduna edo erretenduna. "


       FRANTSESA: poulie
      GAZTELANIA : polea
ING       INGELESA : pulley

astelehena, apirilak 12, 2021

MIRRIN

 DEFINIZIOA :

adj. Mardula ez dena, txikia, argala.


ADIBIDEAK 


 " Ume mirrina. "






       FRANTSESAmaigre et sec,malingre
      GAZTELANIA : esmirriado,canijo,enclenque
ING       INGELESA : scrawny,puny