asteartea, maiatzak 18, 2021

MAKAR

 DEFINIZIOA :

iz. Betazal ertzetan pilatzen den malko lehortua.


ADIBIDEAK 

"Oraindik begietako makarrak garbitu gabe.."





       FRANTSESA: chassie
       GAZTELANIA : legaña
       INGELESA: sleepy-dust

astelehena, maiatzak 17, 2021

IZUKOR

 DEFINIZIOA :

adj.Erraz izutzen dena, izutzeko joera duena . izuti, beldurti.


ADIBIDEAK 

"Piarres gizon izukorra zen."





       FRANTSESA:couard-e,timide
       GAZTELANIA : miedoso,asustadizo
       INGELESA: fearful,scared

ostirala, maiatzak 14, 2021

GARAIKUR

 DEFINIZIOA :

iz. Trofeoa, garaipenaren lekukotasuna.


ADIBIDEAK 

"Garaikurra eta 90 euroko saria emango diete lehen bost sailkatuei."







       FRANTSESA: trophée
       GAZTELANIA : trofeo
       INGELESA: trophy

ALTARAMENDU

  DEFINIZIOA :

iz. Ipar. Zah. Asaldatzea, nahasmendua.


ADIBIDEAK 

" Behar ez legezko amodiotik eta beldurtasun alferretik heldu da bihotzaren altaramendu eta zentzumenen barreiamendu guztia."





Jesus Zuritak egina

       FRANTSESA: inquiétude
       GAZTELANIA : turbación,desasosiego
       INGELESA: unease

asteazkena, maiatzak 12, 2021

ALTA

 DEFINIZIOA :

1 lok. Ipar. Beraz; izan ere. (Eskuinean bada har dezake, esangura aldatzen ez dela). 

2 lok. Ipar. Hala ere, haatik. (Eskuinean bada har dezake, esangura aldatzen ez dela).


ADIBIDEAK 

1 " Beste solasik nuen, alta, egungotzat gogoan."

2 "Aldez edo moldez inor gutxik ihes egin diezaioke Platoni; alta bada, haren ahozko irakaspenetik ez zaigu liparrik gelditu."






       FRANTSESA: pourtant ; en fait
      GAZTELANIA : sin embargo;ciertamente
ING       INGELESA: certainly, in fact

asteartea, maiatzak 11, 2021

TXATAL

 DEFINIZIOA :

1 iz. Zati txikia

2 iz. Lurrez mintzatuz, sail txiki eta mugatua

3 iz. Biblian eta beste zenbait liburutan, kapituluak banatzen diren zati laburretako bakoitza


ADIBIDEAK 

1 " Paper txatal batean."

2 "Lur txatal batengatik, zenbat heriotza alferreko."

Mateoren liburuaren zortzigarren kapituluan, bigarren txatalean."

 

LUR TXATAL


       FRANTSESA: pincée;carré;verset
      GAZTELANIA : pedacito;tabla de una huerta;parte
ING       INGELESA : bit of;plot;verse

igandea, maiatzak 09, 2021

EKAI

 DEFINIZIOA :

1 iz. Gauza bat egina dagoen gaia; (pl.) zerbaiten eraketan erabiltzen diren gaiak. Ik. material.


ADIBIDEAK 

"Altzairua baino gogorragoa den ekai bat."





       FRANTSESA: substance
       GAZTELANIA : materia,sustancia
       INGELESA: substance

ostirala, maiatzak 07, 2021

LANGAR

 DEFINIZIOA :

iz. Lanbroa, euri lanbroa.


ADIBIDEAK 


 " Arratsaldean aro aldakorra, langarra noizik behin, ateri aldizka. "




       FRANTSESA: bruine, pluie fine
      GAZTELANIA : neblina,llovizna
ING       INGELESA : mist,drizzle

osteguna, maiatzak 06, 2021

TXIRIKORDA

  DEFINIZIOA :

iz. Buruko hiru ile sorta edo gehiago elkarren artean behin eta berriz gurutzatuz eratzen den korda modukoa, muturrean lotzen dena; hariekin, sokekin edo kidekoekin, era berean egiten dena.


ADIBIDEAK 


 " Ilea zazpi txirikordatan ipinia."





       FRANTSESA: tresse,natte
      GAZTELANIA : trenza
ING       INGELESA : plait ( British) , braid ( American )

asteartea, maiatzak 04, 2021

HARILKATU

  DEFINIZIOA :

 du ad. Ardatzean edo haril bat eginez haria bildu. Ik. harilduastalkatukotxeiatu. 


ADIBIDEAK 

"O, Pello, Pello, astalkatu diat eta, jinen naiza ohera? —Harilka ezan eta, gero, gero, bai."





       FRANTSESA: dévider
       GAZTELANIA : ovillar,devanar
       INGELESA: to wind something into a ball

KATRAMILATU

 DEFINIZIOA :

1 da/du ad. Katigatu; nahasi


ADIBIDEAK 


 " Gazte ergel, bekatuaren sareetan katramilaturik bizi direnak."





       FRANTSESA: (s´) embroullier ,
      GAZTELANIA : embrollar(se),enredar(se),liar(se)
ING       INGELESA : to confuse,to get confused

astelehena, maiatzak 03, 2021

GAUBEILA

 DEFINIZIOA :

iz. Lo egiteko orduetan iratzarririk ematen den denbora; bereziki, hildako bat beilatzen ematen dena


ADIBIDEAK 


 " Gaubeila hilaren alde otoitz egiteko da."





       FRANTSESA:veillée mortuaire
      GAZTELANIA : vigilia,vela 
ING       INGELESA : vigil

ostirala, apirilak 30, 2021

TXITEAN-PITEAN

  DEFINIZIOA :

adb. Lgart. Behin eta berriro, sarritan.


ADIBIDEAK 


 " Txitean-pitean arriskupean, heriotza begiaren aurrean duela."



       FRANTSESAsouvent
      GAZTELANIA : muchas veces,a cada paso
ING       INGELESA : often

osteguna, apirilak 29, 2021

ZAMAU

 DEFINIZIOA :

iz. Bizk. Mahai-zapia


ADIBIDEAK 


 " Bi mahai luze zamauz estaliak."



       FRANTSESAnappe
      GAZTELANIA : mantel
ING       INGELESA : tablecloth

asteartea, apirilak 27, 2021

ARRANTZURA LARRERA JOAN

 DEFINIZIOA :


       Ezinezkoa (edo gehiegi) eskatu.


ADIBIDEAK 


 " Etxe honetan zintzotasuna eskatzea arrantzura larrera joatea bezala da"



       FRANTSESAdemander la lune
      GAZTELANIA : pedir peras al olmo
ING       INGELESA : get blood from a stone

astelehena, apirilak 26, 2021

ANTXUMATU

 DEFINIZIOA :


      du ad. (Besoak edo zangoak) bata bestearen 

      gainean jarri. Ik. besoak gurutzatu.


ADIBIDEAK 


 " Eta zer nahi duzu, besoak antxumatu eta telebistari begira geratzea?"





       FRANTSESAcroiser les bras
      GAZTELANIA : cruzarse de brazos
ING       INGELESA : stan idly by

ostirala, apirilak 23, 2021

EZKONSARI

 DEFINIZIOA :

iz. Ezkontzara emazteak dakartzan ondasunak edo dirua. Ik. dote.


ADIBIDEAK 


 " Zer ezkonsari emango zenioke alabari? "



       FRANTSESAdot
      GAZTELANIA : dote
ING       INGELESA : dowry

osteguna, apirilak 22, 2021

ANTZIGAR

 DEFINIZIOA :

iz. Neguko gau oso hotzetan lurraren eta landareen gainean eratzen den izotz geruza mehea eta zuria. Ik. intzigarizotz zuri.


ADIBIDEAK 


 " Artilea bezala erorarazten du elurra, hautsa bezala zabaltzen antzigarra."

ESAERA ZAHARRA: Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala. 



       FRANTSESAgelée
      GAZTELANIA : escarcha,cencellada
ING       INGELESA : frost

asteazkena, apirilak 21, 2021

TAKAR

 DEFINIZIOA :

adj. Zakarra, latza.


ADIBIDEAK 


 "Lan takar horiek amaitu ezinik dabil"







       FRANTSESAdifficile;dure
      GAZTELANIA : duro;brusco
ING       INGELESA : hard;rough

asteartea, apirilak 20, 2021

TXERPOLARI

 DEFINIZIOA :

1 iz. Herriz herri zirku ariketak eginez ibiltzen den artista.

2 iz. Saltzaile ibiltaria.


ADIBIDEAK 


 " Hasi ziren txerpolariak musika jotzen.."




       FRANTSESAsaltimbanque;camelot
      GAZTELANIA : titiritero;vendedor ambulante
ING       INGELESA : acrobat;peddler

astelehena, apirilak 19, 2021

BURRUNTZALI

  DEFINIZIOA :

iz. Zopa, egoskariak eta kidekoak plateretan banatzeko erabiltzen den koilara handia; koilara horren edukia.


ADIBIDEAK 


 "Bakoitzari burruntzali bete arto eta esne "

ESAERA : 
     
Eltze askotako burruntzaliabesteren kontuetan sartzeko joera duen pertsona.




      FRANTSESA: louche
      GAZTELANIA : cazo
ING       INGELESA : ladle

ostirala, apirilak 16, 2021

LARRIMIN

 DEFINIZIOA :

iz. Arriskuren baten berehalakotasunak eragiten duen larritasuna, eztarria hertsatzen duena.


ADIBIDEAK 


 " Hautatu beharra zen bere larriminaren iturria. "




       FRANTSESAangoisse
      GAZTELANIA : angustia,aflicción
ING       INGELESA : angst,distress